XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz eta lehenengo nahiko deseroso egon (ez jakon gustatzen intimitateak kanporatzea), berez urten ziran bere osasun ezaren zehaztasun guztiak.

Medikuak irribarre ulerkor bat atara eban bere hagin nakaratuen artetik, eta errezeta bat idazteari ekin eutsan.

- Ez zara holan etorri jatan lehengoa.

Badirudi birus setati bat dabilela hor kanpoan.

Idaztea amaitu eban Tori errezetok.

Gauza bakar bat: ez eizu dosisa zeure kasa aldatu, sendagaiak ez dira txantxetakoak-eta.

Ohean emon bizpahiru egun, eta primeran!.

Gau haretan hobeto sentitu zan.

Lo ere ondo egin eta goizean ez zan izerdi patsetan esnatu, aurreko egunetan bezalaxe.

Damu eban bulegoko lan atzeratua etxera ez ekartearren, horren gogaituta egoan.

Une batez otu jakon lankide bati deitzea berak ekarri egion, baina itxarotea erabagi eban.

Dana dala, sendagaiek lagunduta, ziur egoan ez ebana emongo egun gehiago etxean.

Orduak pasatzen itxi zituan, egunkarian behin eta barriro notizi bardinak irakurriz, kaletarrei leihotik begira edota telebista ezin agoantatuz.